Ingelesez solasaldia izango da bihar, Gaztanenea Formakuntza Zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 11a, 15:16

Ellie de Carle sorterriko irakaslea izango da hizlaria, eta 19:00etan hasiko da saioa. Goizean 'Vera Drake' filma emango dute.

Ellie de Carle sorterriko irakaslea izango da hizlaria. Azkoitiko Gaztanenea Formakuntza Zentroan hainbat jarduera antolatzen ari dira azken boladan, bereziki ingelesa ikasten ari direnei zuzenduta. Ahozko adierazpena trebatzeko proposamena izango da bihar, ostirala: Controversial Topics izenburupean, hitzaldia emango du Ellie de Carle sorterriko irakasleak, ingelesez. Antolatzaileen esanetan, "bolo-bolo" dabiltzan gaiez hitz egingo du. 19:00etan hasiko da saioa, Gaztanenea Formakuntza Zentroan. Vera Drake filmaren proiekzioa Egun berean –ostirala–, 11:00etan, Vera Drake filma proiektatuko dute jatorrizko hizkuntzan, Gaztanenea Formakuntza Zentroan. 2004an Erresuma Batuan egindako filma da: Vera Drake senarrarekin eta seme-alabekin bizi den emakume umila da. Bera garbitzailea da, eta, gizona, mekanikaria. Dirurik ez duten arren, familia batua eta zoriontsua osatzen dute. Baina Verak sekretu bat du: gaztetxoei abortuak praktikatzen laguntzen die, legez kanpoko jarduera den arren. Jarduera biak doakoak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide