Trenbidearen Zumardia kaleko zelaigunean izango da saioa, 09:00etan hasi eta 12:30ak ingurura bitartean.
(Argazkia: Onintza Lete Arrieta)
Orion elkarteak antolatuta, txori kantarien txapelketa egingo dute igandean, maiatzak 14, Azkoitian.Trenbidearen Zumardia kaleko zelaigunean izango da saioa, 09:00etan hasi eta 12:30ak ingurura bitartean. 10-12 parte hartzaile izango dira guztira, hainbat tokitakoak: Azkoitia, Durango, Ermua, Eibar, Deba... Bakoitzak txori bat baino gehiago eramango ditu lehiaketara, eta, guztira, 50 bat txorik parte hartuko dute. Epaileek erabakiko dute zein den ondoen abesten duena.