'Aukera osasungarriak gure haurrentzako' hitzaldia izango da astelehenean, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 11a, 11:40

Xabier Munibe haurreskolak antolatu du solasaldia. 18:00etan hasiko da.

Aukera osasungarriak gure haurrentzako izenburupean, hitzaldia emango du Eneritz Olabarria dietista eta nutrizionistak Azkoitian. Datorren astelehenean –maiatzak15– izango da saioa, 18:00etan, Elkarguneko Oteiza aretoan. Xabier Munibe haurreskolak antolatu du solasaldia. "Elikagai osasungarriak nola aukeratu? Gaur egungo gizartean osasunarekin geroz eta gehiago arduratzen gara, eta gure seme-alabei ahalik eta elikadura egokiena eskaintzea nahi dugu. Urteetan zehar hartutako ohiturak egun batetik bestera aldatzea zaila da, baina pixkanaka aukera osasungarriak eskainiz hasi gintezke", azaldu dute antolatzaileek. Hitzaldiak "teoria praktikan" jartzeko balioko duela azaldu dute. Eguneko jatorduak landuko dituzte, batez ere, gosaria, hamaiketakoa eta askaria. Antolatzaileen esanetan, kasu horietan, gurasoek askotan "ez dute jakiten haurrei zer eskaini". Horrekin batera, otordu horietan eskaintzen zaien azukre kopuruaz ere hausnartu nahi dute. Gaia interesatzen zaien eta haur zein gaztetxoak dituzten guraso guztiak gonbidatu dituzte hitzaldira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide