Bay Trio ganbera taldearen kontzertua izango da larunbatean, Azkoitiko Santa Kutzen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 11a, 11:04

Udaberriko Musikaldiaren 26. edizioko bigarren saioa izango da. 18:30ean hasiko da emanaldia.

Bay Trio ganbera taldeko kideak. Udaberriko Musikaldiaren 26. edizioko bigarren saioa izango da larunbatean, maiatzak 13, Azkoitian: Bay Trio ganbera musika taldearen kontzertua, Santa Kutz komentuan. Hirukotea Maria Jose Barandiaran irundarrak, Joanna Garwacka poloniarrak eta Catalin Bukataru errumaniarrak osatzen dute, eta Johannes Brahms eta Astor Piazzollaren obrak interpretatuko dituzte. Kontzertua 18:30ean izango da eta nahi duenak autobusa hartu ahal izango du komentura joateko. 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaletik, Eroski Txiki aurreko geltokitik. Lehenengo zatian Brahmsen lau mugimendutako Trio op.40 eskainiko dute, tronpa, biolina eta pianorako idatzia. Bigarrenean, Piazzollaren Buenosairestar lau geltokiak joko dute, 1965 eta 1970 bitartean idatzitako lau konposizio. Bay Triok ibilbide eta eskarmentu luze eta aberatseko kideak batu ditu, eta ganbera musika zabaltzea dute helburu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide