Garagardo dastaketa egingo dute larunbatean Azkoitiko tabernetan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Herriko 11 tabernatan garagardo desberdinak dastatu ahal izango dira. Bi euro ordaindu beharko da kaña bakoitza.

Um Blem Ble Azkoitiko tabernarien elkarteak antolatuta, herriko 11 tabernatan garagardo dastaketa egingo dute larunbatean, maiatzak 13, egun osoan zehar. Zakelan Konig Ludwig Weissbier garagardoa dastatu ahal izango da; Latzen, Weihenstephaner; Olaberrin, Affligem double "tostada"; Zurten, Martins Pale Ale; Atraskun, Ambar Marlen Pale Ale; Koxkan, Affligem double "tostada"; Deanen, Paulaner; Ibaiondon, Mahou Maestra; Ttakunen, Maes; Etxeaitzen, Affligem; eta, Txalintxon, Carlsberg. Bi euro ordaindu beharko da kaña bakoitza.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide