Alokairua ordaintzeko diru laguntzak eska daitezke Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 9a, 15:47

18 eta 35 urte bitarteko gazteek eska ditzakete laguntzak. Eskariak aurkezteko epea ekainaren 20an amaituko da.

(Argazkia: Eneritz Albizu Lizaso) Azkoitiko Udalak zabaldu du etxearen alokairua ordaintzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Eskariak aurkezteko epea 2017ko ekainaren 20an amaituko da. Helburua da 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea. Horretarako, etxea errentan hartuta izan behar da edo alokairu kontratua indarrean izan datorren uztailaren 20rako. Laguntza emateko epea hamabi hilabetekoa izango da. Deialdi honetan 70.000 euro bideratuko ditu laguntzetara udalak, 2017ko aurrekontuetan aurreikusi bezala. Iaz 26 eskaera aurkeztu zituzten eta 25 izan ziren onartuak. 64.430,25 euro bideratu ziren laguntzetara. Etxebizitza partekatzen duten gazte guztiak izan ahalko dira onuradun, baldin eta alokairu kontratua denek sinatzen badute banan-banan. Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza unitate independentea dela ulertuko da, eta kontratuaren sinatzaileen artean proportzionalki banatuko da laguntza. Deialdia 2017ko maiatzaren 2ko 82 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialan argitaratutako ordenantzak arautzen du eta horren arabera banatuko dira laguntzak. Informazio gehiago azkoitia.eus atarian eskura daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide