Ostiralean hasiko dira Azkoitiko Madariaga auzoko festak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 9a, 13:42

Egitarau zabala prestatu dute: mus txapelketa, bertsolariak, trikitilariak, herri kirolak, ume jolasak... izango dira. Astelehenean amaituko dira jaiak.

Ostiralean hasi eta astelehenera bitartean, San Isidro festak ospatuko dituzte Azkoitiko Madariaga auzoan. Hona hemen egitaraua: Maiatzak 12, ostirala. -21:30: Mus txapelketa, Otarren. (Telefonoa: 943 85 37 56) Maiatzak 13, larunbata. -11:00: Pilota partidak, marrazki tailerra eta buruhandiak. -13:00: Herri kirolak auzotarren artean. -14:30: Auzotarren bazkaria. -16:30: Umeen jolasak eta merienda. -18:00: Giza proba: Mendarodo gizon taldea Koateiko astoaren aurka. -19:00: Zelai Luzen animaliekin ume jolasak. -21:00: Otarren afaria, 24 eurotan. Maiatzak 14, igandea. -11:30: Meza, auzoan hildakoen alde. Pintxoak egongo dira. Maiatzak 15, astelehena. -11:00: Meza. Pintxoak egongo dira.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide