Feminismoaz eta euskaraz ariko dira Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel bihar, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 8a, 17:21

Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatutako hitzaldia 19:00etan izango da, Elkargunean.

Lorea Agirre, Eneritz Albizu moderatzailea eta Idurre Eskisabel 2015ean Azpeitian eskaini zuten solsaldian. (Julene Frantzesena)
Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak antolatuta eta Maiatzeko Lorak egitasmoaren barruan, hitzaldia eskainiko dute bihar, asteartea, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak eta Idurre Eskisabel EHUko irakasleak. Hitzaldia Elkargunean izango da 19:00etan hasita, eta euskara eta feminismoa izango dituzte bi kazetariek hizpide. Solasaldiaren atarian, Eskisabel elkarrizketatu dute Maxixatzen.eus-en. Agirreren eta Eskisabelen hitzaldiarekin hasi besterik ez da egingo Maiatzeko Lorak egitasmoa; izan ere, Erniarraitz bertsozale elkartearekin elkarlanean antolatutako bertso saioa izango da Floreagako On Bosco aretoan, 22:00etan hasita. Maialen Lujanbio, Andoni EgaƱa, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Eneritz Artetxe eta Unai Izagirre ariko dira kantuan. Maiatzaren 27an, berriz, Alai Batza aisialdi elkartearekin lankidetzan antolatuta, haur jolasak izango dira plazan 16:30etik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide