Ostegunean hasiko dira Pelotai Eguneko txapelketaren aurre kanporaketak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 8a, 15:22

40 bikote ariko dira lehian, eta ekainaren 10ean, III. Pelotai Egunean, bukatuko da txapelketa. Ostegunean 18:00etatik aurrera izango dira lehen faseko partidak, eta ostiralean 21:30ean hasita.

Iazko Pelotai Euneko txapelketako irudi bat. (Maxixatzen.eus) Ekainaren 10ean izango da aurtengo Pelotai Egune, eta 40 bikotek eman dute III. edizioko pilota txapelketan. Ostegunean hasiko dituzte partidak, eta hamasei bikotek aurre kanporaketa jokatuko dute. Fase horretako partidak jokatuko dituzten bikoteak zozketa bidez aukeratu dituzte, eta aurre kanporaketa fasea gainditzen duten bikoteek final hogeita hamabirenetan ariko dira. Ostegunean, 18:00etatik aurrera, honako bikote hauek jokatuko dituzte partidak Kontzejupean:
  • Alberdi-Godoy / Eñaut-Oier
  • Xantue-Bekarte / Plazaola-Juaristi
  • Txai-Xabi / Abeta-Josu
  • Gaizka-Borda / Azkotti-Andreu
Ostiralean ere izango dira norgehiagokak, 21:30etik aurrera:
  • Xabier Uria-Uzin / Alex Sudupe-Usabiaga
  • Julen Oñederra-Xuban Arregi / Txaorri-Eskurtza
  • Gaztelu-Enaitz / Beñat-Ioritz
  • Torria-Ugaitz / Epelde-Kuku
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide