Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Urrats taldeak antolatuta, herri galdeketa egiten ari dira Azkoitian. 20:00ak bitartean, Nahi al duzu izan euskal estatu burujabe bateko herritar? galderari erantzuteko aukera izango dute 9.447 herritarrek. Horien artean, hainbat azkoitiar ezagun animatu dira botoa ematera; besteak beste, Iban Garate aurkezle eta aktorea, Anari Alberdi musikaria, Iosu Arrizabalaga Izer trikitilaria, Ixabel Jauregi Bertsozale Elkarteko Kidea, Itziar Elias aktorea, Iraitz Otaño Azkoitiko EH Bilduren bozeramailea, Joxan Elorza musikaria, Pedro Urdapilleta Anaitasuna futbol klubeko lehendakaria, Nere Zubizarreta alkate ohia, Eneritz Artetxe bertsolaria.
Ikusi hemen haiei ateratako argazkiak:
[flickr_set id="72157680415654753"]