Anaitasunako senior neskek esku-eskura dute igoera

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 4a, 16:01

Anaitasunaren, Ostadarren eta Arizmendiren artean dago igoeraren lehia. Azkoitiarrak aste honetan mailaz igotzeko Ostadarrek Touringen aurkako neurketa galdu beharko luke, eta Anaitasunak aste honetako partida irabazi.

Senior neskek Ostadarren aurka jokatutako partidako irudiak (Argazkia: Javi Urola) Azkoitiko Anaitasuna Futbol Taldeko senior neskak igoeraren atarian daude. Datorren asteetako partidak erabakigarriak izango dira igoera eskuratzeko, eta aurreneko hitzordua datorren larunbatean dute, Aretxabaletan, Arizmendiren aurka. Anaitasunaren, Ostadarren eta Arizmendiren artean dago igoeraren lehia. Azkoitiarrek aste honetan bertan igoera lortu ahal izateko, Ostadarrek Touringen aurkako neurketa galdu beharko luke, eta Anaitasunak Arizmendiren aurka irabazi. Arizmendik eta Anaitasunak berdinketa lortuta, berriz, igoera lortzeko aukerekin jarraituko lukete Pedro Galarraga eta Iosu Arozenaren neskek. Puntu banaketa emanez gero, Anaitasunak ez luke euren eskuetan izango Euskal Ligarako txartela lortzeko aukera.  Azken jardunaldian, Ostadarrek eta Arizmendik elkarren aurka jokatu behar dute, eta neurketa horretan Ostadarrek irabaziko ez balute, eta gorrixek Ordiziaren aurka Txerloian irabaziko balute, mailaz igotzea lortuko lukete Azkoitiko neskek. Anaitasunak asteburu honetan Arizmendiren aurkako partida galduz gero, eta Ostadarrek irabaziko balu, jada ez litzateke igotzeko aukerarik egongo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide