'Artxipielagoa' ikuskizunak zabalduko du Azkoitiko 26. Udaberriko Musikaldia

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 4a, 14:15

Larunbatean ikusi ahal izango da, 18:30ean, Santa Kutz komentuan. Beste hiru emanaldi ere izango dira Udaberriko Musikaldian.

Andoni Egaña bertsolaria eta Sonia Vazquez Azkoitiko Udaleko kultura zinegotzia. (Ihintza Elustondo) Hainbat diziplinatako sei artista elkartu, eta bertsoa, musika eta kantua uztartzean sortu da Artxipielagoa. Hain zuzen, Andoni Egaña bertsolaria, Ainhoa Garmendia sopranoa, Pello Ramirez txelo eta soinu jotzailea, German Ormazabal piano jotzailea, Belen Ibarrola artista eta Gorka Mendizabal dira ikuskizuneko protagonistak. Azkoitiko 26. Udaberriko Musikaldiari hasiera emango dio ikuskizun horrek, larunbatean. 18:30ean hasiko da saioa, Santa Kutz komentuan. Emanaldi horrez gain, beste hainbat saio prestatu dituzte Udaberriko Musikaldiaren barruan. Saio guztiak larunbatetan izango dira, Santa Kutz komentuan. Hona hemen egitarua: -Maiatzak 13: BAY Trio taldearen emanaldia. -Maiatzak 20: Donostiako Orfeoi Txikiaren eta Bartzelonako Palau haur abesbatzaren emanaldia. -Maiatzak 27: Musbika talde instrumentala. Zuzeneko guztiak 18:30ean hasiko dira, eta lau larunbat horietan autobusa irtengo da Eroski Txiki aurretik, 18:00etan, komentura joateko.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide