Azkoitiko Erlo enpresan gertatu da istripua, 15:40 aldera. (Argazkia: Julene Frantzesena)
62 urteko gizon azkoitiar bat hil da Azkoitiko Erlo enpresan lanean ari zela. Makina bat tokiz aldatzera zihoazen, eta zuloren batean kateatu da. Hari tiraka hasi direnean, langilea azpian harrapatu du makinak. 15:40 aldera gertatu da istripua, baina ez da ezbeharraren unean hil gizona. Donostia ospitalera eraman dute, eta han zendu da langilea. Egun Eibarren bizi zen gizona, eta jubilatzear zen.
Heriotza salatzeko, ELA sindikatuak deituta eta gehiengo sindikalaren babesarekin, elkarretaratzea egingo dute bihar, Erlo enpresaren aurrean, 12:00etan. Erlon bertan, 24 orduko lanuzeta egingo dute bihar.