'Gidariak alkoholaren eta drogen eraginpean' hitzaldia izango da ostiralean, Elkargunean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mai. 3a, 10:15

Virtuss Adicciones zentroko bi terapeuta ariko dira hizlari lanetan. 18:30ean hasiko da saioa.

Gidariak alkoholaren eta drogen eraginpean hitzaldia izango da ostiralean, maiatzak 5, 18:30ean, Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan. Gidatzerakoan alkoholak eta drogek duten eragina izango dute hizpide, eta, horretarako, Virtuss Adicciones zentroko bi terapeuta gonbidatu dituzte. Bidelagun izango dituzte Urola Kostako Ertzaintzako bi kide errepidean egiten diren frogak eta ondorioak azaltzeko. Etxaniz autoeskolak, Virtuss Adicciones zentroak eta Urola Kostako Ertzaintzak antolatu dute solasaldia, eta irekia izango da herritar guztietantzat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide