64 lagun inguru elkartu ziren zapatuan, elkartearen 30. urteurrena ospatzeko.
Alai Batza aisialdi taldeko begiraleek eta begirale ohiek
elkartearen 30. urteurrena ospatu zuten joan den larunbatean, apirilaren 29an. Guztira, 64 lagun elkartu ziren, eta aurrena Floreagako elizan elkartu ziren, eta bertan izan zirenek adierazi dutenez, "momentu polita izan zen, eta tamalez gure artean ez daudenak ere oroitu genituen". Ondoren, bazkaria egin zuten Floreagan bertan. Behin sabelak beteta, festa giroan murgildu ziren musikaren laguntzarekin iluntzera arte.
"Lagunarte ederraz gozatu genuen, momentu ederra izan zen atzera begiratu bat eman eta aspaldi ikusi gabeko lagunekin elkartzeko ere, horrelako arrazoi batek merezi baitu. Jarrai dezagun orain arte bezala lanean, beste hainbeste urte bete ahal izateko" adierazi dute Alai Batzako kideek.