Francoren bilobari gutuna antzezlana izango da ikusgai zapatuan, Baztartxo antzokian, 22:00etatik aurrera. Euskal Herriko hiru antzerki taldek ekoitzitako lana da: Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa). Hiru talde horiek aurretik ere egin dute elkarrekin lana, eta Errautsak eta Hamlet obrak sortu eta eskaini zituzten
Iazko urrian estreinatu zuten Francoren bilobari gutuna lana Luhuson (Lapurdi), eta 45 bat emanaldi eskaini dituzte ordutik hona. Zazpi aktorek parte hartzen dute obran, eta tartean dira Erika Olaizola azpeitiarra eta Ander Lipus.
Urola Kostako Hitzak joan den urrian Francoren bilobari gutunari buruzko erreportajea egin zuen.