Anaitasunako jokalariak zapatuan, partida bukatu eta gero. (Anaitasuna)
Ohorezko Mailako Anaitasuna futbol taldea sailkapeneko lehen postuan da, denboraldia bukatzeko lau partidaren faltan. Joan den larunbatean Touringen aurka neurtu zituzten indarrak mutilek, eta 1 eta 4 nagusituta, sailkapeneko bigarrenari, Hernaniri, lau puntuko errenta atera dio Azkoitiko taldeak. Igor Quindosek gidatzen duen taldeak 64 puntu ditu, jokatutako 30 partidatatik 19 irabazita, 7 berdinduta eta lau galduta. Asteburuan sekulako urratsa egin dute Anaitasunakoek, eta azken lau partidak finalen gisakoak izango dira Azkoitiko taldearentzat.
Hurrengo norgehiagoka zapatuan jokatuko du Anaitasunak etxean. 17:00etan hasiko da Oiartzunen aurkako partida.
Hona hemen zapatuko partidaren laburpena eta entrenatzailearen nahiz jokalarien adierazpenak biltzen dituen bideoa:
https://www.youtube.com/watch?v=dl0UUNej2AM