Tere Larrar eta Agate Sudupe frankismoaren biktimak omendu dituzte Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 30a, 10:05

1937an herritik kanporatuak izan ziren bi emakumeak. 'Ama, nora goaz?' dokumentaleko protagonistetako bi dira.

Gerrari aurre egiteko adorea izan zuten emakumeen omenez egindako Ama, nora goaz? filma eman zuten ostiralean Baztartxo Antzokian. Filmaren ostean, 1937an Azkoititik kanporatuak izan ziren emakumeak gogoratu zituen udalak abesti eta musika bidez, "memoriaren zati isilena berreskuratzeko asmoz". Bertan izan ziren Agate Sudupe eta Tere Larrar, filmeko protagonistetako bi herritarrak. Aurreskua dantzatu zieten etxea utzi, eta umeak besoetan hartuta, erbestera joan behar izan zuten emakume guztien izenean. Udalak "berriro inori, inon eta inoiz" horrelakorik gerta ez dakion egin zien emakume horiei omenaldia. Ekitaldiaren amaieran, liburu zuri bat eskaini zen nahi zuen orok gerrari buruzko bizipenak, sentsazioak, hausnarketak... jasotzeko. Hona hemen ostiraleko ekitaldiko irudi batzuk: (Argazkiak: Azkoitiko Udala) [flickr_set id="72157679992474354"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide