Gaur ere hainbat jarduera izango dira: tortilla patata lehiaketa, puzgarriak, buruhandiak, guatekea...
Joan den ostiralean hasi zituzten festak Azkoitiko Floreaga auzoan, eta, atzo arratsaldean, haur eta gaztetxo ugari bildu ziren hango plazan. Izan ere, zezenekin eta pottokekin gozatzeko aukera izan zuten, Zelailuze ganadutegiaren eskutik. Gauean, afaria izan zen Floreaga tabernan, eta, segidan, Laja II eta Narbaizarekin erromeria egin zuten. 23:00etan, berriz, Gazte Gaua izan zen txosnan, DJ Blanck eta DJ Kanuttorekin.
Gaur eta bihar ere jarraituko du festak. Ikusi hemen datozen egunetako egitaraua:
Apirilak 30, igandea.11:30. IV. Tortilla Patata Txapelketa.
12:00. Trikipoteoa.
15:00. Puzgarriak.
18:00. Buruhandiak.
22:30. Guatekea 70, 80 eta 90. hamarkadetako musikarekin.
Maiatzak 1, astelehena.09:30. Meza Floreagako kaperan, auzoko hildakoen alde.
11:00. Gurutzetxoko XXXV. Krosa.
12:00. Trikipoteoa.
14:00. Paella jana.
17:00. Zezenak eta pottokak.
18:00. Buruhandiak.
20:00. Festen amaiera.
Hona hemen atzo arratsaldean Floreagan hartutako irudi batzuk:
[flickr_set id="72157683225781665"]