Azkorbebeitiak Izarraizko Mendi Lasterketako emakumeen denborarik onena egin du. Arkaitz Iraeta eta Cristina Garate izan dira lehen azkoitiarrak.
Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatuta, XIII. Izarraizko Mendi Lasterketa jokatu dute gaur arratsaldean, eta aurtengoan, Aritz Kortabarria arrasatearra (01:59:11) eta Oihana Azkorbebeitia abadiƱoarra (02:14:52) izan dira garaileak. Izatez, 01:49:11 denbora egin du Kortabarriak, baina nahastu, eta ez da Attolako gurutzetik pasatu; beraz, hamar minutu gehitu dizkiote antolatzaileek haren denborari. Azkorbebeitiak, berriz, marka egin du: Izarraizko mendi lasterketako emakumeen denborarik onena lortu du.
Gizonezkoetan Ander Lazkano andoaindarra izan da bigarrena (01:59:56), eta Juanjo Igarzabal hirugarrena (02:01:27). Emakumezkoetan, berriz, Maite Etxezarreta azpeitiarra sailkatu da bigarren postuan (02:19:08), eta Oihana Arratibel ordiziarra hirugarrenean (02:20:23). Azkoitiarren artean, Arkaitz Iraeta (02:07:41) eta Cristina Garate (03:02:56) izan dira helmugara iristen lehenak.
Guztira, 97 lagunek parte hartu dute lasterketan. 16:00etan hasi da proba, eta 20:00ak aldera helmugaratu dira azken korrikalariak. Azkoitiko Plaza Berritik abiatu dira, eta 20,72 kilometro Izarraizko txokoetan barrena egin ostean, leku berean helmugaratu dira lasterkariak. Azkenak iritsi direnean, sari banaketa egin dute Plaza Berrian. Lehen hiru gizonek eta emakumeek eta aurreneko azkoitiarrek eskuratu dituzte sariak.
Hona hemen lasterketako argazkiekin osatutako bilduma:
[flickr_set id="72157679971039624"]