Argazki erraldoia atera dute ehunka azkoitiarrek eguerdian. (Ihintza Elustondo)
Egun gutxi falta dira maiatzaren 7ko herri galdeketarako, eta Azkoitian, motorrak berotzen hasteko, Girotze Festa ari dira egiten, Urrats taldeak antolatuta. Eguraldia laguntzen ari da, eta jende ugari bildu da Azkoitiko plazan.
12:00etan hasita, haurrentzako jolasak izan dira plazan. 12:30ean, berriz, haurrak eta gaztetxoak pilotan aritu dira Kontzejupean. 13:00etan, argazki erraldoia atera dute herriko plazan, eta ehunka herritar berataratu dira herri galdeketari babesa adieraztera. Segidan, triki poteoa egin dute herriko kaleetan.
Arratsaldean ere jarraituko du festak. 18:00etan, kantu jira egingo dute eliz ataritik abiatuta, eta, 22:30ean, Pettiren kontzertua izango da, Plaza Berrian.
Mozioa onartuta
Atzoko udalbatzarrean, herri galdeketa babesteko
mozioa onartu zuen Azkoitiko Udalak. Era berean, dei egin zieten 16 urtetik gorako azkoitiar guztiei galdeketa egunean botoa emateko. EAJK, EH Bilduk eta Azkoitia Baik aurkeztu zuten testua, eta hiru talde politiko horien aldeko botoarekin aurrera atera zen. PSE-EEk aurka bozkatu zuen.
Hona hemen goizean hartutako irudiekin osatutako bilduma:
[flickr_set id="72157680515252692"]