Garbiñe Biurrunen hitzaldiarekin hasiko dira Floreagako Euskal Kultur Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 29a, 12:01

Maiatzaren 2an izango da epailearen hitzaldia, 20:00etan. Maiatzaren 10ean, Alai Batzaren inguruko mahai ingurua egingo dute.

Garbiñe Biurrun. (Argazkia: EITB) XXVIII. Floreagako Euskal Kultur Jardunaldiak prestatu dituzte Floreaga ikastetxeak eta bertako guraso elkarteak. Maiatzaren 2an, asteartean, Garbiñe Biurrun epaileak hitzaldia emango du, Justizia eta gizartearen hainbat arazo izenburupean. Joxe Agustin Arrieta irakasle azkoitiarra izango da gidaria. Saioa Floreagako Don Bosco aretoan izango da, 20:00etan, doan. Maiatzaren 10ean, asteazkenean, Alai Batza: 30 urte mahai ingurua izango da. Koldo Vergara, Cristina Arrizabalaga, Zezilio Salas eta Amaia Arteaga izango dira partaide, eta Jose Kruz Gurrutxaga aktorea ariko da moderatzaile lanetan. Alai Batza taldeak 30 urteko historia du, eta bere sorrerari eta ezaugarriei buruz ariko dira hizketan. Topaketa Don Bosco aretoan izango da 20:00etan, doan. Maiatzaren 25ean Kultur Jardunaldietako hirugarren saioa izango da: Azkoitiko kaleetan zehar  kantu jira egingo dute. Euskarazko kantu tradizionalak lagun artean kantatzeko ohitura indartu nahi dute. Antolatzaileek interesa duten guztiak gonbidatu dituzte ekitaldietan parte hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide