Kaleratu dute Azkoitiko Santakutz auzoko jaietako egitaraua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko apirilaren 29a

Datorren asteazkenean hasi, eta igandera bitartean ospatuko dituzte festak.

Ez dira faltako zezentxoak eta pottokak aurtengo festetan. (Argazkia: Ane Olaizola) Urtero bezala, Azkoitiko Santakutz auzoan festak ospatuko dituzte datozen egunetan. Hona hemen festetako egitaraua: Maiatzak 3, asteazkena: -11:00. Meza, eta, ondoren, auzokoentzat hamaiketakoa. Maiatzak 6, larunbata: -20:30. Sagardotegi afaria, eta, ondoren, erromeria Laja II eta Narbaizak alaituta. Maiatzak 7, igandea: -12:00. Ume jolasak eta Antxitte eta Landaren triki soinuak. -18:00. Zelailuzeren zezentxo eta pottokak. -Ilunabarrera arte. Antxitte eta Landak trikitiaz gozatzeko aukera eskainiko dute.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide