Eneritz Furyaken kontzertua izango da bihar, Azkoitiko Zakelan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 27a, 18:56

Bakarlari irundarrak argitarau berri duen 'Atrezzo' diskoa aurkeztuko du. 23:00etan hasiko da emanaldia.

(Argazkia: Eneritz Furyak) Eneritz Furyak kantari irundarrak kontzertua emango du bihar, ostirala, Azkoitiko Zakela tabernan, 23:00etan. Eneritz Dueso da haren izena, baina Eneritz Furyak gisa ezagunagoa da. Kasernarat taldearekin egindako ibilbidearen ostean, bakarkako lehen diskoa argitaratu berri du: Atrezzo. Orain, disko horren aurkezpen kontzertuak ematen ari da han eta hemen. Gaur gauean, Gaztea irratiak antolatutako Maketa Lehiaketaren finalean izango da, Azkoitiko Passepartout taldearekin batera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide