'Ilargi arrantza' haurrentzako antzezlana izango da igandean, Matadeixen

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 26a, 18:40

18:00etan hasiko da emanaldia, eta txokolatada izango da.

Martxan dira Azkoitian Matadeiko VIII. Antzerki Jardunaldiak, eta igandean izango da hurrengo emanaldia. Urtero bezala, umeentzako obra bat ekarri dute aurtengoan ere: hain zuzen, Ipar Euskal Herriko Banakike txotxongilo taldearen Ilargi Arrantza. Maika Etxekopar eta Batiitt Halsouet antzezle eta txotxongilolariak igoko dira oholtzara, 18:00etan hasiko den emanaldian. Hura amaitzean, txokolatada izango da.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide