Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak batzarra egingo du bihar

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

19:00etan izango da, Elkargunean.

Azkoitiko Maxixatzen Euskaldunon Elkarteak batzarra egingo du bihar, osteguna, 19:00etan, Elkargunean. Iaz egindakoa azaltzeaz gain, 2017rako dituzten asmoen eta proiektuen berri emango dute bileran; besteak beste, herri komunikabidea, Orbel Jokoak, Auzoko... izango dituzte hizpide. Herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu dituzte elkarteko kideek.    

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide