Ostiralean hasiko dira Azkoitiko Floreaga auzoko festak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 26a, 14:47

Asteburuan eta astelehenean izango da zer gozatu auzoan; izan ere, dozenatik gora ekitaldi antolatu dituzte egun horietarako.

Ostiralean hasita, festak ospatuko dituzte Azkoitiko Floreaga auzoan. Asteburuan eta astelehenean izango da zer gozatu auzoan; izan ere, dozenatik gora ekitaldi antolatu dituzte egun horietarako. Besteak beste, mus txapelketa, bolo txapelketak, eskoba txapelketa, afaria, erromeria, DJ emanaldia, puzgarriak, lasterketa eta buruhandien kalejira izango dira. Hona hemen, Floreagako festetako egitaraua: Apirilak 28, ostirala. 19:00. Txupinazoa. 22:00. Mux Txapelketa, Floreagako tabernan. Apirilak 29, zapatua. 11:30. Haurren eta gaztetxoen Bolo Txapelketa. 12:30. Helduen Bolo Txapelketa. 17:00. Eskoba Txapelketa. 17:00. Zezenak eta pottokak, Zelailuze ganadutegiaren eskutik. 21:00. Afaria, Floreaga tabernan. Laja II eta Narbaizarekin erromeria izango da afaldu ondoren. 23:00. Gazte Gaua txosnan, DJ Blanck eta DJ Kanuttorekin. Apirilak 30, igandea. 11:30. IV. Tortilla Patata Txapelketa. 12:00. Trikipoteoa. 15:00. Puzgarriak. 18:00. Buruhandiak. 22:30. Guatekea 70, 80 eta 90. hamarkadetako musikarekin. Maiatzak 1, astelehena. 09:30. Meza Floreagako kaperan, auzoko hildakoen alde. 11:00. Gurutzetxoko XXXV. Krosa. 12:00. Trikipoteoa. 14:00. Paella jana. 17:00. Zezenak eta pottokak. 18:00. Buruhandiak. 20:00. Festen amaiera.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide