Maiatzaren 7ko herri galdeketara begira, Girotze Festa egingo dute zapatuan Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Egun osorako egitaraua prestatu du Azkoitiko Urrats taldeak. 13:00etan argazki erraldoia aterako dute plazan.

11 egun falta dira maiatzaren 7ko herri galdeketarako, eta Azkoitian, motorrak berotzen hasteko, Girotze Festa antolatu du galdeketa antolatzearen ardura duen Urrats taldeak. Larunbatean izango da, eta, hainbat ekitaldiren artean, argazki erraldoia aterako dute eguerdian herriko plazan. Honako hau da zapaturako prestatu duten egitaraua: 12:00. Haurrentzako jolasak plazan. 12:30. Haurrentzat eta gaztetxoentzat pilota jolasak Kontzejupean. 13:00. Argazki erraldoia plazan. Ondoren, triki poteoa. 18:00. Kantu jira, Eliz ataritik abiatuta. 22:30. Pettiren kontzertua, Plaza Berrian. Goizean, txosna jarriko dute plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide