Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute igandean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 26a, 13:06

11.00etan kalejira egingo dute, eta 11.45etik aurrera, dantza erakustaldiak eskainiko dituzte Balda Plazan eta elizaren atarian, plaza nagusian egingo duten emanaldiaren aurretik.

Iazko Dantzari Txiki Eguneko irudi bat. (Argazkia: Julene Frantzesena) Igande honetan, apirilak 30, 43. Dantzari Txiki Eguna ospatuko dute Azkoitian. Txalkor txistulari elkarteak antolatu du festa, Azkoitiko Udalaren eta Floreaga Ikastetxeko IGE-AMPA guraso elkartearen laguntzarekin. 250 dantzarik eta musikarik baino gehiagok parte hartuko dute antolatu dituzten ekitaldietan. Hain zuzen, Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola dantza taldeak eta Bizkargi musika eskolako dantza taldeak hartuko dute parte. Hona hemen igandeko egitaraua: 10:45. Dantzarien eta musikarien bilkura, Julio Urkixo etorbidean. 11:00. Kalejira herriko plazara. 11:15. Herriko plazan bilkura eta otartekoa. 11:45. Kale Nagusian barrena kalejira eta dantzen erakustaldia. -Balda plazan: Xabier Munibe ikastolako eta Floreaga ikastetxeko Kandiola dantza taldearen erakustaldia. -Elizaren atarian: Bizkargi dantza taldearen dantza erakustaldia. 12:45. Dantzari eta musikari guztien bilkura eta emanaldia, herriko plazan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide