Maiatzaren 4an izango da, Elkargunean, 18:30ean hasita.
Azkoitiko Gazteria zerbitzuak eta Minbiziaren Aurkako Elkarteak elkarlanean sukaldaritza tailerra antolatu dute. Gaixo onkologikoentzat elikadura "giltzarri" dela eta, horixe jorratuko dute lantegian. Onkologia prozesuetan albo ondorioak arintzeko egokia den dieta jarraitzeko ezagutu beharrekoa irakatsiko dute elkarteko ordezkariek.
Tailerra maiatzaren 4an izango da, Elkargunean, 18:30ean hasita. Izen-ematea doakoa da, eta horretarako nahikoa da 943-13 32 36 telefono zenbakira deitzea.