Pettik kontzertua emango du larunbatean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 25a, 17:39

22:00etan izango da, Plaza Berrian. Urratsek eta Azkoitiko Tabernaixen Elkarteak antolatu dute emanaldia.

Pettiren kontzertua izango da larunbatean, apirilak 29, Azkoitiko Plaza Berrian, 22:00etan hasita. Urrats taldeak eta Azkoitiko Tabernaixen Elkarteak elkarlanean antolatu dute emanaldia. Berako (Nafarroa) musikariak 2016ko martxoan bere azken lana grabatu zuen: Hotzikarak. Maiatzaren 7an eman zuen aurkezpen kontzertua Donostiako Antzoki Zaharrean, eta geroztik kontzertu bira egiten ari da, Etxeko Uzta taldearekin batera, Euskal Herriko areto eta plaza nagusietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide