Atzo amaitu zen Azkoitian kintopeko Udaberri Idi Dema Saria, eta Muruetako (Bizkaia) Motxo izan zen garailea, 53 plaza eginda. Bigarren postua, berriz, Orioko Olidenentzat izan da, 52 plaza eginda. Sariketan, hiru egunetan hamabi idi pare neurtu dira, eta atzo azkena plazaratu zen idi pareak emaitza denak ondu zituen. Azken saioa izanik, jende dezente bildu zen Gurea pilotalekuan.
Hona hemen sailkapena osorik:
- Motxo (Murueta): 53 plaza
- Oliden (Orio): 52 plaza
- Zornotza abaiak (Zalla): 50 plaza
- Arane jatetxea (Gernika): 49 plaza
- Laski (Birle): 48 plaza
- Urrutia (Laukiz): 47 plaza
- Lander Plaza (Mungia): 46 plaza
- Etxetxo (Arroa): 42 plaza
- Bixkiak (Errezil): 41 plaza
- Iñaki Lopategi (Birle): 40 plaza
- Isidro Erretegia (Azkoitia): 38 plaza
- Izeta sagardotegia (Aia): 34 plaza
Atzoko saioan hartutako irudi batzuk dira honako hauek:
(Argazkiak: Ibon Errazu)