Azkoitia Lagunkoia egitasmoaren bilera bat. (Azkoitiko Udala)
Azkoitia Lagunkoiaren hileroko bilera izango da asteazkenean, apirilak 26, 18:00etan, Elkargunean. Egitasmoaren helburua Azkoitia adineko pertsonentzat herri lagunkoiagoa bihurtzen laguntzea da. Horretarako lan talde bat osatua dago eta hilero biltzen da. Edonola ere, taldea irekia da eta edonork parte har dezake.
Momentu honetan pertsona nagusiei zuzenean eragiten dien alderdien inguruko diagnosia martxan jartzeko eman beharreko urratsak lantzen ari dira taldeko kideak. Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzaren proiektua da eta Osasunaren Mundu Erakundearen programa batean oinarritua dago. Matia Fundazioa arduratzen da proiektua aurrera eramateaz eta hainbat herritan martxan jartzeaz.