(E. Albizu Lizaso)
Gaur arratsaldeko eta gaueko Azkoitiko prozesioak zuzenean emango ditu
Erlo telebistak. Ohiko legez, Jesusen nekealdiaren eta heriotzaren ospakizuna 17:00etan hasiko da Parrokian. Hura bukatzean, 18:00ak aldean, hasiko da lehen prozesioa. Bigarrena, hilobirako prozesioa, berriz, 21:30ean hasiko da.
Gaur, aurrenekoz, lau emakumek eramango dute 'Jesus gurutzea bizkarrean daramala' pasoa.
Lotura honetan irakur daiteke emakume horiekin egindako erreportajea.