Auto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da Azkoitian, Zumarragarako noranzkoan

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 10a, 19:48

Aizpurutxora iritsi baino lehen gertatu da istripua. Ertzaintzak jakinarazi duenez, motoan zihoan gidaria zaurituta dago, eta uneotan hura artatzen ari dira ezbeharraren lekuan.

Moto baten eta kamioi baten arteko istripua izan da gaur, astelehena, Azkoitian, GI-631 errepideko 26. kilometroan, Aizpurutxo inguruan. Ertzaintzak azaldu duenez, motoan zihoan gidaria zaurituta dago, eta hura artatzen ari dira uneotan, istripua gertatu den lekuan. Zumarragarako noranzkoan gertatu da ezbeharra ,19:05ean, eta 21:00ak aldera arte itxita izan da errepidea. Dagoeneko zabalik dago, bi noranzkoetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide