'Txanogorritxo rock' antzezlana izango da bihar haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Baztartxo antzokian izango da antzezlana, 18:00etan hasita.

Txanogorritxo rock rock eta magia abenturazko antzezlana izango da bihar, Azkoitiko Baztartxo antzokian, 18:00etan. Umeentzako obra da, Miguel Molinak zuzendua. Ohiko Txanogorritxoren ipuinari buelta bat emango diote: hain zuzen, Txanogorritxo rockeroa izango da taula gainean agertuko den pertsonaia. Ordubete iraungo du emanaldiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide