'Txanogorritxo rock' haurrentzako antzezlana izango da larunbatean, Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Txanogorritxo rock rock eta magia abenturazko antzezlana izango da larunbatean, Azkoitiko Baztartxo antzokian, 18:00etan. Umeentzako obra da, Miguel Molinak zuzendua. Ohiko Txanogorritxoren ipuinari buelta bat emango diote: hain zuzen, Txanogorritxo rockeroa izango da taula gainean agertuko den pertsonaia. Ordubete iraungo du emanaldiak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide