ARGAZKI BILDUMA: Giro bikainean egin dute Korrika Txikia Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko api. 4a, 17:48

Azkoitian ehunka haurrek egin dute Korrika Txikia. (Julene Frantzesena) Korrika Txiki zeharo jendetsua egin dute gaur arratsaldean Azkoitiko kaleetan. Xabier Munibe Ikastolako, Floreaga Ikastetxeko eta Bizilore Eskola Aktiboko haurrek eta irakasleek herriko kaleak zeharkatu dituzte, 20. Korrikarekin bat eginez. Plazan bukatu dute ibilbidea, eta han bertsoak kantatu dituzte Erniarraitz bertso eskolako ikasle batzuek. Ondoren, Pirritx eta Porrotxek Korrikara begira egindako abestiarekin dantza egin dute AEK-ko ikasleek. Hona hemen, argazki bilduma: [flickr_set id="72157678846478014"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide