Martxoaren 7ko kartelak balkoietan jartzeko deia egin du Urratsek

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Maiatzaren 7ko herri galdeketarako atzera kontaketa hasi da, eta mezua ikusgarri egiteko, laguntza eskatu die Azkoitiko Urrats taldeak herritarrei. Hain zuzen, martxoaren 7ko kartelak balkoietan jartzeko deia egin du taldeak. Kartelak jasotzeko, nahikoa da Urrats taldeko kideren batekin harremanetan jartzea. Eta Gure Esku Dagoren lokalean ere, astelehenetan, asteartetan eta asteazkenetan, 19:00etatik aurrera jaso ahal izango dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide