Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak urteko batzarra egin du gaur goizean Azkoitiko Insausti Jauregian. 10:30ean meza izan da, eta, 11:00etan, barne batzarra egin du elkarteak. 12:00etan, berriz,ekitaldi nagusia egin dute, eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua izan da bertan. Euskal Herritik zein atzerritik joan da jendea Azkoitiko batzarrera: Gipuzkoatik, Arabatik, Bizkaitik, Madrildik...
Euskalerriaren Adiskideen Elkartea ilustrazio garaian sortu zen, arlo zientifikoko eta kulturaleko hainbat gai lantzeko asmoz, Azkoitian. 2014an 250 urte bete zituen erakundeak.
Hona hemen goizeko batzarrean hartutako irudi batzuk: