Santa Klarako edukiontzien erreketa salatu du Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 31a, 15:45

Udalak jakinarazi duenez, azken hilabetean nahita eragindako bi kiskalketa gertatu dira auzoan.

Santa Klara auzoan aurrekoan egindako kiskalketa. (Argazkia: Azkoitiko Udala) Azkenaldian Azkoitiko Santa Klara auzoan errepikatu den edukiontzien erreketa salatu du Azkoitiko Udalak. Azaldu dutenez, azken hilabetean bitan gertatu dira nahita eragindako kiskalketak auzoan: martxoaren 5ean eta gaur goiz aldera. Gaurkoan hiru edukiontziri eman diete su, eta aurreko aldian ibilgailu bat ere erre zutela adierazi dute. "Zertxobait lehenago gertatutako hirugarren jazoera bat ere gehitu behar zaie azken bi suteei". Ertzaintza ikerketa lanetan ari dela jakinarazi dute. Udalak, "guztion erantzukizuna eutsita", berriro horrelako gertaerak berruro ere ez dutela espero azaldu dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide