Hiru edukiontzik su hartu dute Azkoitian

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Azkoitiko Santa Klara kalean bi edukiontzi kiskali eta beste bat kaltetu dira goizaldeko 02:00ak aldera. Pertsona batek Ertzaintzari deitu dio gertaeraren berri emateko, eta suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, oraindik ez dakite zerk eragin duen sua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide