XIV. Laburbira Azkoitira iritsiko da ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Baztartxo antzokian izango da emanaldia, 22:00etatik aurrera.

Korrika Kulturalaren barruan, XIV. Laburbira euskarazko film laburren saioa egingo dute ostiralean, Azkoitiko Baztartxo antzokian, 22:00ean. Zazpi film labur ikusteko aukera egongo da, eta guztira ordu eta laurdeneko emanaldia izango da. Aurten, berrikuntza bezala, lehiaketa bat antolatu dute ikusleen artean, eta iritzia ematen dutenen artean nekazal turismo batean asteburu bateko egonaldia zozkatuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide