Maiatzaren 7rako boluntarioak biltzeko bilera deitu du Urratsek biharko

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 28a, 11:07

Azkoitiko Urrats taldeak sinadura bilketa hasi zuen eguna. (Ihintza Elustondo) Maiatzaren 7an erabakitzeko eskubidearen inguruko herri galdeketa egingo dute Urola Kostako zortzi herritan. Horien artean da Azkoitia, eta Urrats taldea galdeketaren antolaketan murgilduta dabil. Egun horretan jende askoren laguntza beharko dutela eta, boluntario bila ari dira. Laguntzeko prest daudenei zuzenduta, bilera antolatu dute biharko. 19:00etan izango da, Elkargunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide