Azkoitiko Duatloia ez da egingo apirilaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Trafiko Zuzendaritzak oraindik baimenik eman ez diela eta, proba bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. Duatloia beste data batean egitea aztertzen ari dira.

Azkoitiko Duatloia, iaz. (Ana Abarisketa) Azkoitri Triatloi Klubak antolatuta, Azkoitiko Duatloia eta Azkoitiko Duatloi Herrikoia egitekoak ziren apirilaren 9an. Baina, klubak jakinarazi duenez, ez dira egingo proba horiek. "Ikusirik Trafiko Zuzendaritzak oraindik ez digula eman baimenik duatloiko bizikletaren zatia egiteko, proba bertan behera uztea erabaki dugu. Bi aste eta erdian ezinezkoa da duatloi baten ezaugarriak dituen proba bat antolatzea", adierazi dute antolatzaileek. Duatloia beste data batean egitea aztertzen ari dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide