Bihar hasi eta hiru egunez zerbitzutik kanpo egongo da San Martingo igogailua

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza

Igogailua hilaren 31n jarriko dute martxan, Balda kalera eramaten duen pasaguneko zorua konpontzen ari baitira.

Martxoaren 28an, 29an eta 30ean zerbitzutik kanpo egongo da Aita Madinabeitia plaza eta San Martin auzoa lotzen dituen igogailua. Izan ere, Balda kalera eramaten duen pasaguneko zolua konpontzen ari dira. Azkoitiko Udalak herritarrei gogorarazi die igogailuaren ordez Urbanue herri barruko autobusa erabil dezaketela.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide