Alokairu soziala sustatzeko helburuarekin, diru laguntzak emango ditu Azkoitiko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 27a, 14:10

Alokairu soziala sustatzeko helburuarekin, Azkoitiko Udalak diru-laguntzak emango ditu Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko edo etxebizitza eraberritu eta irisgarritasuna bermatzeko. Halaber, etxea eraberritzen bada, obrak egiteko ordaindutako tasaren eta zergaren zati baten pareko diru laguntza emango dute bonotan. Honako hauek dira laguntza jasotzeko onuradunek bete beharreko baldintzak: -Alokatu nahi den etxebizitza Azkoitian egotea. -Etxebizitzaren jabea egunean egotea udalarekin dituen betebeharretan. -Etxebizitza Bizigune edo Asap programan sartzea eta baldintzak betetzea. Ezingo da programa batean baino gehiagotan sartuta egon. -Bizigune edo Asap programetan sartzen diren etxebizitzak eta haien jabeek indarrean dagoen araudia bete beharko dute. Ikusi informazio gehiago lotura honetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide