Xabier Munibe eta Iraurgi taldeek irabazi dute Xabier Sagarzazu futbol txapelketaren azken edizioa

Erabiltzailearen aurpegia Azkoitiko Hitza 2017ko mar. 26a, 18:31

Xabier Sagarzazuren omenezko txapelketako irudi bat. (Maxixatzen.eus) Gaur, igandea, jokatu dute Azkoitian Xabier Sagarzazu zenaren omenezko futbol txapelketaren XXX. eta azken edizioa, Azkoitiko Floreaga ikastetxearen atarian. Azkoitiko nahiz Azpeitiko ikastetxeetako neska-mutilek parte hartu dute txapelketan, eta jende ugari izan da partidak ikusten. Nesketan Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko talde bat nagusitu da, Floreagari irabazita. Mutiletan, berriz, Azkoitiko Xabier Munibe Ikastolako talde bat izan da nagusi, Azpeitiko Karmelo Etxegarai Ikastolako taldearen aurkako norgehiagoka irabazi ostean. Sari banaketa ekitaldiaren ondoren, omenaldia jaso dute Xabier Sagarzazu zenaren familiakoek. Aurreskua egin diete, eta Realeko jokalari ohiek Sagarzazuren izendun elastikoa oparitu diete familiakoei.
Txapelketaren azken edizioa izan da gaurkoa; izan ere, Floreaga Ikastetxeak eta Sagarzazu zenaren familiak hala erabakita. Txapelketaren argazki bilduma maxixatzen.eus-en ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide