Puzgarrietako irudi bat. (Ane Olaizola)
Minbizia duten haurren aldeko festa egin dute gaur Azkoitian. Izan ere, bada Azkoitian leuzemia duen haur bat: Ioritz.
Hari laguntzeko festa antolatu dute Atracciones Sanzek eta udalak. Eguraldi txarra tarteko, Floreaga ikastetxeko gune estalian egin dituzte jarduerak. 10:30ean hasi dituzte jarduerak. Atracciones Sanzek hainbat puzgarri eta jolas jarri ditu, eta dozenaka herritar bertaratu da haurren minbiziaren aurkako borrokan beren aletxoa jartzera. Atracciones Sanz arduratu da ekitaldiaren antolaketak sortzen dituen gastuez, Ioritzen familiari laguntzeko helburuarekin.
Hona hemen, arratsaldeko irudi batzuk:
[flickr_set id="72157678500187763"]