Azkoitiko Udalak zabaldu du ingurumenarekin lotutako programak eta jarduerak garatzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Laguntzak jasotzeko interesa duten irabazi asmorik gabeko erakundeek, taldeek eta pertsonek maiatzaren 10a baino lehen aurkeztu beharko dute beren eskaera.
Diruz lagundu ahal diren jardueren artean daude, besteak beste, hitzaldiak, dibulgazio kanpainak, prestakuntza ikastaroak eta tokiko ekonomia garapena sustatuko duten proiektuak, herritarren bizi kalitatea hobetzeko xedez.
Ikusi laguntzak eskatzeko oinarriak eta eskaera orria
hemen.